Madril eta Nafarroako Gobernutik euskal kulturgintza eta Euskal Hezkuntza sospetxosoak edo kolaboratzaileak bihurtu nahi gaituzte. Helburua hagitz xinplea. Euskalgintza eta nazionalismoa , biek elkartu. Erabiltzen ditugun metodoak eta eskolak, ongi prestatu asmakizunak, haurrei eta gazteei historia asmatu eta erakutsi... Halako iritziak, udan, Real Academia de la Historiak, historiaren irakaskuntzari buruz argitaratu zituen argitaletxe batzuk satanizatzeko. Geroago, Nafarroako Presidente Jaunak. Gure testu liburuak profesional eginak dira, teknikoki ondo idatziak eta legalki Eusko Jaurlaritzaren baimenarekin. Akaso euskaldunen herriari Euskal Herria izena ematea Nafarroan debekatua dago. Ez da erakunde bat. Akaso Hispano Amerika instituzio bat da? Napoleonen mapan Sept Provences Vasques idatzita eta idurian dago; Nafarroako Artxiboko apaletan dago. Artxiboa ilegala ote? Espaina jaio gabea zenean, Santxo erregea Espainako erregea ote zen? Visigodoak espainolak ote ziren? Hondarribia eta Baiona nafar itsas portuak izan zirela gure semeek ikasiko dute edo Nafarroako Historia Pelayorekin hasiko da? Historiak ere bere ikus puntuak ditu eta hor adierazpen askatasunen gaian sartuko ginateke.