Testu liburu bakarra? Ez, eskerrik asko

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Juainas PAUL Historia irakaslea

Pedagogikoki, eztabaida antzua iduritzen zait. Testu liburu batek –frankismoan hagitz ongi ikusi genuen–, ez du jendearen pentsamoldea erabakiko. Izugarrikeria gorde dezake bere baitan, hori bai, egia bat bakarra lortzeko asmoa izkutatuko balu, zentsu­rari, irakasleekiko pentsamen­du-kontrola eta abarrei bidea irekiko lioke eta. Beti ere, irakasleok ixilik geratuz onartuko bagenu, guraso­ak kontent leudeke dituzten esku­menak –Kontseilu eskolarra…– baztertuz… Litekeena da? Ez dut uste. Afera hau nazionalismo mota baten demonizazio prozesuan kokatu behar dela iduritzen zait; bertze muturreko nazionalismoak Nafarroan duen formulazio su­tsuan, alegia; Nafarroa iparmendebaldetik harresiz itxi nahi duen ikuspuntutik abiatzen den horretan… Nafarroa zer den definitzerakoan zailtasunak dituztenen saiakera, agian? Guztiontzat behar diren esparruak politizazioz murriztu ditzazkegu? Botereak behin behineko ematen dituen baliabidez? Ni neuk, eta ezagutzen ditudan irakasle gehienak, testu liburua edozein delarik, errealitate anitza eta aberatsa isladatzen segituko dugula­koan nago. Egun Nafarroak duen irudi politiko-administratiboa barne. Telebis­tetako meteorologoen gerra eta saltoak ergeltzat ditut.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun