Buruz buruko bigarren txapela jantzi du Miguel Mari Urrutia erremontelariak

TTIPI TTAPA 2009ko ira. 8a, 14:15

Buruz buruko bigarren txapela jantzi du Miguel Mari Urrutia erremontelariak TTIPI TTAPA

35-33 irabazi zion larunbateko finalean Zeberio II.ari

Miguel Mari Urrutia saldiastarrak galtzak bete lan izan zituen larunbatean Casino Kursaal erremonteko buruz buruko txapelari eusteko. Halere, pronostikoak bete eta Zeberio II.ari 35 eta 33 irabazita, erremontelari onenen artean erakutsi du. Horretarako partida gogorra jokatu zuen Zeberio II.aren kontra, gehienetan markagailuan atzetik izan baitzen. Halere, azkenean, txapela lortu eta duela hilabete hil zen aitonari eskaini zion.
Gustora dago Urrutia. Denek saldiastarra dela erraten badiogu ere, Eratsunen jaio eta hiru urte zituela joan zen Saldiasera, baina azken zazpi urtetan berriz ere Eratsunen bizi da. Bertan ongietorri beroa eskaini zioten, bestak ospatzen baitzituzten gainera.
26 urterekin, buruz buruko bi txapel ditu dagoeneko eta etorkizunean, erremontelaririk onena izatea gustatuko litzaioke. Horretarako urratsez urrats lanean dabil Urrutia. Kursaaleko bi txapel baditu dagoeneko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun