Hamabigarren Korrika martxoaren 29an aterako da Gasteizetik, apirilaren 8an Baionan bururatzeko duela hamar urte bezala.Aurten, 20 urte betetzen ditu AEKk antolatzen duen eskuararen aldeko lasterkaldi famatuak. «Mundu bat euskarara bildu» da aldi huntako leloa eta omendua Euskal Herriko Bertsozaleen Elkartea izanen da. Euskararen alde egin duen lana eskertuko zaio.
Aurtengo musika Irungo Fermin Muguruza kantari ezagunak egin du. Senperen hamabigarren Korrika noiz pasako den xuxen ez da oraino erabaki baina xehetasun guziak izanen dituzue ondoko ttipi-ttapan. Anartean, hasi janeko entrenatzen…