Herrian Internet-en sartzea gero eta errexagoa da ‘Cyber espace’ sortu baita

Franck DOLOSOR 2009ko irailaren 8a

«Cyber espace» internetegiak bere ateak zabaldu ditu eguberri aintzin eta hemendik goiti sarean sartu nahi duenak aski du harat hurbiltzea. Igandetan salbu, egunero idekia da 9,30ak eta eguerdi artean goizez eta arratsaldez 3etarik 6,30ak arte, baita larunbatetan ere 11ak eta 6ak artean.
Gaurko egunean, 28 kide biltzen ditu elkarteak baina erran gabe doa den-deneri idekia dela. Internet baliatzeaz gain, informatika ikastaroak ematen dituzte Aranategiaren gibeleko partean kokatzen den egoitza hortan. «Pot d’échanges» batasunak pentsatu du halako aktibitatea herrian sortzea, eta bistan da ideia zinez ona baita bertze batzuen laguntza ere izan du, bertzeak bertze «Ez da musika» taldearena.
Dirulaguntza publikoak eskuratu baditu, «Cyber espace»k espero du laguntza gehiago izatea, proiektu andana baitute buruan horko kideek. Egoitza hau biziagoa izateko gisan, gazte lanpostu baten sortzeko xedea bada.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun