Urtarrilaren 7tik goiti, Sarako errugbilariek bigarren saileko partiduak hasi dituzte. Saratarrak bertze bortz taldeekin daude multzoan: Euskal Herritik, Azkaine; Biarnotik, Puyoo; eta Landesetatik Pouillon, Lit et Mix eta Saint Julien. Orain arte Basurdeek jokatu dituzten bi partidak kanpoan izan dira eta biak galdu egin dituzte. Lehendabizikoa Pouillonen kontra erori ziren bi puntutik bakarrik (12-10). Bigarrena, Saint Julienekoek 11 eta 6 menderatu zituzten saratarrak. Aipatzen ahal da erreserba taldeak bi partiduak irabazi zituztela: 9-8 lehenbizikoa eta 32-0 bigarrena.
Pasa den igandean etxean Puyooko taldearen kontra aritu ziren eta asteburu huntan azkaindarren aurka arituko dira. Partidu hunen ondotik hamabortzetik behin aritu beharrak dire apirila arte.