Negua, bertzeak bertze ihauterien sasoina dugu. Herrikoak ere urrats haundiz hurbiltzen ari direnez, Gaztetxeak mintzaldi interesgarria antolatzen du heldu den otsailaren 3ko. Alabainan, Thierry Truffaut etnologo ospetsuak xehetasunak emanen ditu Euskal Herriko eta, berezikiago, Sarako Ihauterietaz. Aspaldiko ohidura hunen jatorria eta gure herrian izan diren berezitasuk azalduko ditu Euskal Herritik kanpo bizi den ikerlariak. Thierry Truffaut etnologian eta folklorean aditua da, eta bertze gai ainitzen artean, Euskal Herriko ihauteriak, bestak eta ohidurak aztertu ditu. Liburu, filme eta erakusketa batzuk eginak ditu ere, ihauterien gaiaren inguruan.
Bertzalde, Gaztetxeak jakinarazten du aurtengo ihauteriak otsailaren azken aste hondarrean, 24 eta 25ean ospatuko direla. Hasi mozorroak josten!