Eskoletatik ere berriren batzuk baditugu: urtarrilaren 16 eta 18an Xorroxin Irratitik saio pullit batzuk eskeini zituzten. 19an, berriz, Iruñerat ateraldi bat izan zuten: Eskirozko nekazal etxea bisitatu zuten eta arratsaldean «Pekelan»en ederki izerditu ziren. Eta azkenik 22an Joxe Mari Iturralde idazleak hitzaldi bat eskeini zien eta hitzaldiaren ondotik ikasleek berarekin solas egiteko aukera izan zuten.