Hiru hilabetez koman egon ondotik, zorionez Maite etxean daukagu. Gan den irailaren 27an auto istripu baten ondotik kolpe larria jaso zuen buruan eta, aipatu dugun bezala, koman denbora aunitz eman zuen. Pittaka-pittaka ernatzen hasi zen eta gaur egun egunero Iruñera erreabilitazioa egitera joan behar badu ere, bedenik etxean famili eta lagunen artean dago. Meritu haundia izan du orain dagoen bezala sendatzeko eta bertze hainbertze beharko du hemendik aitzina ere. Beraz, animo eta indar aunitz eskeintzen diozkagu eta ea bestetan berak hainbertze maite duen jota dantzatzen ikusten dugun.