Iturengo Ibintza kultur taldeak egindako Eguberrietako zozketako lehendabiziko sariaren jabea agertu gabe dago oraindik. Saski haundiaren zenbakia, 1.641 da. Jabea Herriko Ostatuan agertu behar da, hilabete akabaila baino lehen. Ez bada inor agertzen, otsailaren 3an, iñauterietako kontuen egunean hain zuzen, berriro ere zozketatuko da.
Bigarren saria, bizikleta, Letizia Ariztoik eraman zuen eta hirugarrena, Txoko ostatuan bi afari, Tomas Alberrok.