Autoen abiadura jausteko bandak jarri ditu Iturengo Udalak herriko zeharbidean. Autoak abiadura haundian igarotzen ziren herrigunetik eta errepidea eskola eta plaza ondotik pasatzen dela kontuan hartu behar da. Guzira lau banda jarri dituzte, herri sarreretan bi eta plaza eta botika inguruan bertzeak.