Mendiko lanak eman dituzte bi herrietako Udalek

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 8a


Zubieta eta Iturengo Udalek, beraien mendi batzuetan egin beharreko lanen adjudikazioa egin dute berriki.
Iturengo kasuan, Sun­billeneko Borda eta Mendaurko urtegiaren inguruan egin beharreko oihanberritze eta garbiketa lanak herriko Lasaga anaiek eginen dituzte, 4.718.007 pezetaren truke.
Zubietan, Txitxillo inguruan egin beharreko oihanberritze lanak Igantziko Bentako Repoblaciones Etxarte enpresak eginen ditu, 2.821.558 pezetaren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun