Futbito txapelketa, igande arratsaldetako hitzordua

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 8a

Hamasei talde ari dira 9. txapelketa honetan, Doneztebeko kiroldegian eta Sunbillako frontoian

Erreka elkarteak antolatutako Baztan-Bidasoako 9. areto-futbol txapelketako partiduak jokatzen ari dira igande arratsaldero Sunbillako frontoian eta Doneztebeko kiroldegian. Hau leitzerakoan, lehendabiziko faseko lehen itzulia akitu izanen da. Aste hondar honetan atsedenaldia izanen dute parte hartzen ari diren hamasei taldeek eta otsailaren 4an ekinen diote bigarren itzuliari. Lau taldeko lau multzotan banatu dira partehartzaileak eta multzo bakoitzeko bi lehendabizikoek lortuko dute final laurdenetarako sailkapena. Lehenda­biziko fasea akitu ondotik, partida guziak Doneztebeko kiroldegian jokatuko dira. Final laurdenak martxoaren 4an jokatuko dira, finalerdiak martxoaren 11n eta finala eta hirugarren posturako lehia martxoaren 18an.
Hau idazterakoan, bortz taldek irabazi dituzte jokatutako bi partiduak: A multzoan Apa­­ran, B multzoan Goi­­zalde eta Titi Os­ta­tuak, C multzoan Basa­buruak eta D multzoan Haizegoa ostatuak. Azken hiru txapelketak irabazi dituen Titi Osta­tua (argazkian) da talderik golegileena –22–. Donamariako Itxasurak taldeak ez du partidurik irabazi eta gol bakarra sartu du baina, iaz bezala, afiziorik onenari emandako saria lortzeko bidean da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun