Nekazariak kezkatuak ilbeltzaren 12an egindako bileraren ondotik

Oskar TXOPERENA 2009ko irailaren 8a

Hagitz zailak paratu dituzte gauzak nekazari izateko, herri inguruan batez ere

Azkeneko alean aipatu genuen bezala, bilera informatiboa izan zen Herrikoetxean ilbeltzaren 12an herriko nekazarientzat. Gaiaren garrantziaz ohartuta, jende aunitz bildu omen zen batzar-aretoan. Bertan, teknikari leitzar batek orain dela hamabortzen bat urte onartutako dekretuaren azalpenak eman omen zizkien. Kontua da dekretu horrek nekazari-esplotazioek bete beharreko baldintzak izugarri zorrozten dituela. Errate baterako, nekazari-esplotazioa legezkoa izateko herri ingurutik 300 metrotara egon beharko omen du guttienez edo bertzela azienden kopurua mugatu (bi behi, hamar ardi....).
Horretaz gain, bere garaian esplotazioa legeztatu ez zutenek izugarrizko tramitazioak egin beharko omen dituzte epea bete baino lehen. Gauzak horrela izanik, ulertzekoa da nekazariak kezkatuak egotea, azken hamar urteotan ez baitute traba bertzerik izan alde guzietatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun