Noiz eta nola hasi zinen pandereta klaseak ematen?
Duela urte bat Jasone Mitxeltorena eta niri esperientzia aberasgarria izan zitekeela pandereta ikastaro bat antolatzea gogotu zitzaigun. Haur multzo bat apuntatu zen eta orain nik bakarrik segitzen dut.
Nola antolatzen dituzu klaseak?
Astean egun batez ematen ditut: Ortziraletan, ordu betez.
Herrian bertan, instrumentu honekiko zaletasuna ikusten duzu?
Nik uste baietz. Hori nire ikasle guztiek erakusten dute, gero eta gehiago apuntatzen baitzaizkit.
Zer erranen zenuke norbait pandereta jotzera animatzeko?
Hagitz esperientzia polita dela. Irteera aunitz egiten ditugu. Jende berri pila bat ezagutzen da.