Badira bederatzi urte Larraburua elkarteak errege egunean txokolatada antolatzen duela herriko haurrentzat. Lehenbiziko urtetan jende kopuru handiagoa biltzen bazen ere, aurtengoan 30 batek jan zuten txokolatea. Honetaz gain, berenduaren segidan, zozketa bat egin zuten. Zazpi sari banatu zituzten (bonboiak, goxokiak, etab.) eta ondotik, nahiz eta ez musikarik izan, bertan gelditu ziren ilunabar ingururarte haur guztiak. Birginia Arburua elkarteko kideak eginiko balorazioa positiboa da, eta bertze urtetan errepikatzen segitzeko moduko ekitaldia dela aipatu digu.