Urritzokieta auzoko Etxeberriko borda baserriaren ondoko zubia moldatu berri dute. Aspaldixko da auzotarrek obra horiek egitea eskatzen zutela. Udaletxeari eginiko eskarien ondotik lortu zuten obra egin ahal izatea. Berako “Txantre” enpresak hartu ditu bere gain berritze lanak. Hasiera batean, 2.000. urtea akautu baino lehen obrak eginak egon behar baziren ere, oraindik bukatzekoak daudela ikusten dugu. Zubiaren plantxa botaria dago baina oraindik barandilak jartzea falta da.