Denok begibistan ditugu aspaldidanik Lorpen galtzerdi enpresaren obrak. Badira hilabete batzuk Beolaldean, “Usoa” kooperatibaren ondoan, eraikin berria egiten ari direla. Jose Manuel Bizente sozioak errandakoaren arabera apirila aldeko obrak bukatzea espero dute. Horren ardura Pedro Juan Lasagarena da eta oraindik akautua ez baldin badago ere, itxura hartzen ari da poliki-poliki.