Bai Euskal Herriari ekimenak Nafarroako Gobernuaren erasoa salatu du

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 8a

«Nafarroako Gobernuak onartutako neurriak herrien eskubide kolektiboen eta norbanakoaren hizkuntza eskubideen kontrako erasoak dira» Bai Euskal Herria­ri ekimenak adierazi duenez. Joan den ortzegunean egindako agerpenean, ekimen honetako ordezkariek adierazitakoaren arabera, «aipatu neurriak ez dira soilik euskararen eta euskal kulturaren kontrako erasoak, euskal herritartasunaren eta Euskal Herriaren aurkako erasoak baizik».
Bai Euskal Herriari erakundearen ustez, «neurri hauen nafarron gehiengoak euskara eta kultura nazio­nalaren alde adierazi dugun iritzi, eskari, jarrera eta aldarrikapenari muzin egiteaz gain, ez dira inolaz ere euskararen zabalkuntza zein normalkuntzarako lagungarri». Honela dei egiten diete euskal herritar guziei, «geureari eusteko etorkizuna eraikiz: euskara babestuz geure etorkizunaren bide eleanitza jorratzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun