Kontsumitzaileek diru gehiago gastatu beharko dugu kalitateko janarian

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 8a

Julio SALINAS Berako albaiteroa

Nafarroan posible da behi eroen kasuak agertzea? Bai, dudarik gabe. Asturiasen berriki bi kasu atera dira.
Gaur egun azienda bat hiltzen denean laginak hartzera etortzen dira, eta hiltegira eramaten diren guzieri ere egiten zaie analisia. Baserritarrak nahiko kezkaturik daude. Hemen gutti bizi dira aziendetatik, bainan txekorrekin lanean ari den norbaitek ezin ditu saldu, merkatua aunitz jautsi delako. Nere ustez gainera, gaitz honek aitzinera segituko du eta denbora luzea beharko da bolada txar hau pasatzeko.
Baserritarrek dirulaguntzak eskatzen dizkiote estatuari txekor bakoi­tzarengatik,  bertzenaz dirua galtzen dutelakoz. Izan ere, azienda hilak erretzeak ere diru aunitz balio du, Nafarroan ez dago errauskailurik, kanpora eraman behar da erretzera.
Erran behar da muinak dira kutsatze­ko arrisku handiena ematen dutenak­, haragiak ez horrenbertze, eta esneak ere ez. Dena den, gaitz arront zaila da hau. Nik uste poliki-poliki moztuko dela, bainan dagoeneko 15 urte baditu eritasun honek.
Nik kontsumitzaileei eginen nieke aholku bat: kalitatezko produktuak erosi, munduan produktibitatea nagusitzen ari delako jan eta edanetan. Guttiago begiratu beharko dugu zenbat gastatzen dugun jatekoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun