Politika hau aldatzen ez badute desagertu eginen dira esplotazio ttikiak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 8a

Juan Martin ALEMAN Alemanttonea. AMAIUR

Haragi behiekin abeltzain franko gaude Baztan aldean. Horietako aunitz analisiak egiteko esperoan daudela badakit, bainan ez dut oraino nabari­tu inork egin dituenik.
Analisiak egiterakoan gaitza duen behiren bat agertuz gero ez nintzate­ke batere harrituko, kasik gehiago harrituko nintzen ez agertzea. Hemen pentsu kontzentratua ibiltzen da aunitz lekutan, eta hoietan azkenik ez dakigu zer sartzen duten. Nik etike­tari begiratzen diot batzuetan, zein osagarri dituen, bainan ez dira batere garbi agertzen eta horregatik utzi nion pentsu hori erabiltzeari.
Azken finean politika produktibista­ baten ondorioa da hau dena. Anima­leko produktibismoa egiten da multi­nazionalekin, eta gero produkzionea­ kontsumoaren gainetik dago. Ordu­an merke produzitu behar da eta horretarako kakarekin bazkatu behar.
Lehen ez ginen sobera ongi bainan orain animaleko paliza da esplotazio ttipientzat. Enpresa handiek produktuekin bonbardeatu eta merkatuko prezioekin ito egiten gaituzte. Ez badute politika aldatzen desager­tu eginen dira negozio familiarrak.
Akitu nahiko nuke erranez baserri mundu hau bizi kontzeko enpeinu handia jarri beharko litzateke kontsu­mitzaileen aldetik ere. Bertzenaz hau akabo da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun