Hau bolada txar bat besterik ez da, bere buelta izanen duela uste dut

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 8a

Esteban ZABALETA Bordaberri. LEITZA

Analisiak hasi direnetik lehendabizikoa aste honetan tokatuko zait. Aste honetan eraman behar dute behi-zahar bat hiltzera. Guk Donos­tiara erama­ten dugu eta beraiek egiten dituzte analisiak eta gainontzekoak. Hemen inguruan ez dut uste analisi gehiago egin direnik, hemen haragi behiekin gutxi ibiltzen baitira. Batzuk 4 edo 5 behi dituzte eta bakarren batek 10-15, eta gero esnetakoak 3 edo 4 abeltzain gaude.
Orain egiten hasi diren analisi hauetan bakarren bat positibo agertzea ez nintzateke batere harrituko. Neri ere igual-igual tokatzen ahal zait, hori loteria bat bezala da. Tokatuz gero ikuiluko behi guztiak kendu behar dira, nahiz eta indemnizazioa ematen omen duten. Dena den ez da %100a izanen, hori seguru. Astakeria iruditzen zait bat kutsatua egoteaga­tik denak kentzea. Izan ere, besteak kutsatzeko arriskurik ez dagoela esaten dute, eta egonen balitz ere hiltze­ko garaian analisia egiten zaie denei­, beraz, batek positiboa ematen badu baztertu eta punto.
Ederki nabaritzen da behi eroen kontua. Orain behi zaharrak prezio erdi­an daude, txekor txikiak 5-10.000 pezeta gutxiago balio dute. Etorkizune­ra begira nik uste dut buelta izanen duela honek, bolada txar bat besterik ez da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun