Koteto Ezkurra

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 8a

Espainiako binakako Erremonte txapelketaren finaletik kanpo gelditu da Ez­kurra doneztebarra, Urrestillako Etxebe­rria IIrekin batera. Bitoria eta Eizagi­rre­ren aurkako finalerdiko bi partiduak galdu zituzten. Lehendabiziko partidua 38 eta 40 galdu egin zuten urtarrilaren 30ean Huar­ten eta bigarrena otsailaren 1ean, Galarretan, 35-40. Bi partiduak gogorrak izan ziren, baina gibelean alde handia dago oraindik Eizagirre eta Etxe­be­rriaren artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun