Bigarren paxaka txapelketa azken txanpan sartua da

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 8a

Laxoa Elkarteak antolatutako II. Paxaka txapelketako final laurdenak jokatuko dira larunbat arratsalde honetan, 4etatik aitzinera Iruritako Aranabia pilota plazan. Hasierako hamabortz hirukoteetatik zortzi  –multzo bakoitzeko lau lehendabizikoak– gelditu dira final laurden hauek jokatzeko. Bigarren multzotik, Elizaintzin-Urrutia-Urrutia, San Miguel-Zelaieta-Anso, Mindegia-Mendiola-Mendiola eta Arraztoa-Artazkoz-Etxeberria sailkatu dira final laurdenetarako. Lehen multzoan berdintasun handiagoa izan da eta asteburu honetan jokatu den azken jardunaldiaren fal­tan, Franzesena-Una­nua-Urtasunek bakarrik segurtatua zuten final laurdenerako txartela.
Finalerdiak otsailaren 17an jokatuko dira, arratsaldeko 5etan eta 6etan. Final haundia, berriz, martxoaren 3an jokatuko da, arratsaldeko 6etan. Ordubete lehenago, hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituen norgehiagoka jokatuko da. Antolatzaileak gustora daude, «iaz baino maila handiagoa ikusi delakoz. Jendeak gehiago entrenatu du aurten».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun