Gure herrietako xaharrei laguntza eskeintzen dien Bidelagun elkarteak urtarrilaren 11n Elizondon egin zuen bileran bortz laguntzaile berrik eman zuten izena. Bortz hoietatik bi Zugarramurdikoak dira: Kruzis Apeztegia eta Dolores Iratzoki.Gaur egun gure herrian ez du iduri halakoen beharrik ote den, bainan Kruzis eta Doloresek garbi utzi nahi izan dute, han edo hemen, behar denean beren laguntza emateko prest daudela. Gero eta adindu gehiago dagoen gizarte honetan eskertzekoa da deuseren truke beren denbora emateko prest agertzen diren lagun hauen borondatea.