Urtarrilaren 19an, Herriko Etxean, auzapez jaunak herriko elkarteen buruak eta herriko langileak gonbidatu zituen urte berri kari. Eskainitako aperitifan, jende andana bildu zen. Agiantzen ondotik, Aniotzbehere jaunak martxoko hauteskundeetako bere lista osatua zuela erran zuen.