Ihauteriak otsailaren 24 eta 25ean ospatuko dira aurten

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 8a

Gazteen ibilialdiarekin batera, ikastolak bazkaria antolatu du igandean

Urtero bezala, Haus­te aitzineko asteburuan ihauteriak iragaitekoak dira. Larun­batean, herri­ko gazteek horien ibilal­dia Zahar Etxetik abiatu­ko dute, gero etxez etxe Elbarrun barna pasatuko dire, Ihalar auzoan goiza finituz, Baratxar­tean bazkaria izanen baitute. Arratsaldez, Le­hen­­­biz­kai aldera joanen di­ra, eguna Herriko Etxe­­ko edantegian finitzeko. Goiz aldera bukatuko da besta, urtero ekartzen duten musika taldeari esker. Igan­dean, Zaz­piak Bat dantza taldeak ikusgarria eskainiko du plazan eta ondotik Zan­pantzarren auzia eta erre­tzea ukanen dugu. Gero, iaz bezala, Olhain ikastolak bazka­ria antolatuko du Omor­dia gelan. Izena eman nahi dutenek Bi­tto­ri dei dezatela 0559542732 zenbakira. Bertzalde, bigarren urtez herriko hiru eskolek bat eginen dute ihauteri kari. Otsai­la­ren 13an, asteartearekin, arratsaldez haurrek mozorroturik plazan barna ibilaldia eginen dute, gero polikiroldegian elkartuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun