Joan den urtean 60.804 bisitari izan zituen Bertizko Parkeko Naturaren Interpretazio Zentruak. Gehienak abuztuan (12.532), uztailean (8.696), ekainean (7.615), urrian (6.306) eta maiatzean (6.071) sartu ziren. Aipatu behar da otsailetik uztailera jardinak itxiak egon zirela obren ondorioz. 1993an zabaldu zenetik 400.000 lagun baino gehiago pasatu dira Bertizko Interpretazio Zentrutik.