Merkatari elkarteak hiru erosketa bonoak zozketatu ditu bezeroen artean

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Hiruak-Bat elkarteko landa etxeek ere astebukaerako egonaldia zozketatu dute


Bertizko Turismo Partzuergoko Merkatal Elkarteak urtarrilaren 22an egindako 50.000 pezetako hiru erosketa bonoen zozketan honako zenbakiak izan dira saridunak: 212.643, Donez­te­beko Sorozabal goxo­te­gian banatua; 251.146, Sunbillako Estankoan saldua eta 253.357, Elizondoko Ga­larregi dendan saldua.  Dagoeneko, bi saridun azaldu dira. Sunbillako Estankoan saldutako txartelaren jabea Maria Angeles Hernandorena sunbildarra da eta Elizondoko Galarregin saldutakoarena, Maria Teresa Lasarte elizondarra. Irabazleek Bertiz­ko Turismo Partzuergo­a­­­rekin kontaktoan jarri beharko dute, erosketa bonoa eman ahal izateko. Txartela Bertizko Mer­katal Elkartera bidali beharko du (Bertiz­ko Turismo Zentroa - 31720 Oieregi). Zalan­tzak argitzeko 948 592323 tel.ra deitu.
Bertzalde, Hiruak-Bat elkarteko Landa etxeek urte bat daramate bere bezeroen artean inkestak egiten. Bezeroek jartzen duten interesa eta denbora eskertzeko, urtean bi aldiz egiten ditu elkarte honek. Urta­rrilaren 18an egindako bi pertsonendako astebukaera baten zozketan Iruñeko Rakel Jimenez Garcia suertatu da saritua. Asteburu batez Berako Iratxeko Berean izan zen Rakel.


Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun