Eusko Alkartasuna eta Kataluniako Esquerra Republicana de Catalunya alderdiak IX. Jardunaldi Parlamentarioak egin zituzten joan den astean Euskal Herrian. Urtarrilaren 29an ingurua bisitatu zuten eta Donezteben bazkaldu zuten. Goizean, Ituren eta Zubietako iñauteriak ikusten izan ziren. Bilkura horien xedea, «Jose Mari Aznarren gobernuak eta PP-PSOE itunak abertzaletasunaren aurka egindako erasoei aurre egitea da», Begoña Erraztiren erranetan.