Euriari kontra eginez, giro ederra izan da aurtengo Iñauterietan ere

Jaione OTXANDORENA 2009ko irailaren 7a

Hamalau karroza ikusgarri atera ziren igandeko desfilean

Hiru egunetan euria egin bazuen ere, giro ederrean pasatu dira iñauteriak. Ortziral goizetik hasi eta igande arratserarte ederki pasatzeko ekitaldiak gozatu ahal izan zituzten sunbildarrek.
Ortziral goizean gazteak eskean hasi ziren baserrietan barna. Atsal­dean, haurren txokolatada eta dantzaldia zubi berrian egin zen, Udaletxeko arkupeak obretan daude eta. Emakume afarian inoiz baino jende gehiago izan zen, ehun pertsona pasatxo bildu baitziren. Urtero bezala, afalondoan sorpresa izan zuten eta aurten akordiolari talde bat izan zen, herriko emakumeen afaria animatzen. Ondotik, urtero bezala, dantzaldia egin zen elkartean.
Larunbatean, gazteak puxkak biltzen aritu ziren herrian barna. gauean, kristoren martxa izan zen herriko ostatuetan.
Igandean, goiz-goizean hasi zen mugimendua herrian. 11,30­ak aldera atera ziren karrozak Leku-Eder karrikatik. Urtero ardoa, salda, gaztainak, tortilla eta opila banatzen duten karrozez gain, bertze hamalau atera ziren: Miss Sunbilla, Gran Hermano, 50x15, Copa Da­vis, Aquarium, Ha­rri­ketariak, Zirkoa, Au­to­eskola, Tamara, Zerua eta Infernua, Lehengo ikazkinak, Erroma­ta­rrak, Hamalau atso tronpeta jotzen zazpi astoren gainean eta Behi Eroak.
Argi dago urtetik urtera gauza berriak egiten ahal direla aspaldiko kontuekin edo urtean pasatutakoekin.
Igande atsaldean, ihauteriak akitzeko herri bazkaria egin zen Ulibeltzak elkartean eta gero, Jalisko Band-ekin dantzaldia izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun