Badira urte dexente dantza-ikastaroei negu aldean hasiera ematen zaiela. Aurten urtarrilaren erdialdean ekin diete entsaioei. Bertze urtetan eskola zaharretan egiten bazen ere, aurten tokiz aldatu dute eta Landagain eskolan bilduko dira apuntaturiko 50 dantzariak. Irakasleak Mirari Ansalas, Itziar Iriarte eta Maria Astier dira eta hauek arduratuko dira lau taldetan bantutako kide guziei inguruko hainbat dantza erakusteaz.