Urtero bezala Larraburua elkarteak mus eta partxis txapelketak antolatu ditu. Azaroaren 19an hasi ziren bi lehiaketak eta akautu berri dira. Igandero-igandero Larraburua egoitzan jokatu dira eta honakoak izan dira irabazleak: Musean Santiago Mitxeltorena eta Teodoro Iribarren suertatu dira txapeldun. Bigarrenak, berriz, Jose Bertiz eta Martín Indaburu. Hirugarren lekua Prudentzio Etxabidek eta Jabier Irisarrik bete dute eta azkenik laugarren postuan Kornelio Irisarri eta Jose Mª Danboriena klasifikatu dira. Partxisean berriz, hiru sari banatu dira. Irabazleak Feliziana Zubieta eta Milagros Santesteban izan dira. Bigarrenak Marta Maia eta Mertxe Santesteban eta hirugarren lekua bete dutenak Juliana Elizalde eta Mª Esther Bereau dira. Larraburua elkartean egin zen sari banaketa. Orain, bertze txapelketa bat ere badute martxan dagoeneko; Urdaiazpiko txapelketa. Dena den, zorionak irabazle guziei!