Neri izugarria iduritzen zait txuletari hezurra kentzea, gainera kanpaina ikaragarria egin dute eta jendea obsesionatu egin da horrekin. Azkenean galtzaile ateratzen direnak betikoak dira, etxean aziendak dituztenak. Beti bezala administrazioak berari komeni zaizkion neurri batzuk hartzen ditu.
Gainerakoan, jende guziak igual-igual jaten du txuleta, bainan gauza kurioso bat gertatzen da: hezurraren izkina utzi egiten dute.
Sagardotegietan gehien erabiltzen den haragia idi-txuleta eta behi zaharraren txuleta dira, hoiek 36 hilabete baino gehiago dute. Beraz, orain soluzioa aretxearen txuleta ematea da (baino ez du gusto bera inondik inora ere) edo entrekota ateratzea, hezurrik gabe, alegia.
Egia erran jatetxe berrian ez gara ohartu haragi guttiago jaten den edo ez. Bainan Zalain jatetxean, adibidez, konstituzioaren zubian 800 edo 1.000 lagun inguru izan baziren txuleta bat bakarra atera zen. Pentsa ze obsesioa duen jendeak!
Izan ere, informazio falta handia dago, jendeak ez daki nondik nora dabilen gaitz hau.