Euskal Herrian ohitura handia dago txuleta jateko, eta alde horretatik alukeria ederra da. Hala ere, hemen urtea baino gazteago diren aziendak hiltzen ditugu beti eta normalki hortan ez da hezurrik kentzen. Beraz, ez dago problemarik, txuletak jaten ahal dira lasai ederrean.
Harategian jendeak kezka agertzen du gai honen inguruan, inork ez dakielako ziur zer dagoen eta zer ez dagoen. Telebistan erraten diren gauzekin ere auniztan nahastu egiten da jendea.
Guk somatu dugu guzi honen eragina, ez aunitz, bainan beti zerbait ere bai. Lagundu behinpin ez du egiten. Beharbada orain oilaskoa gehixeago saltzen da.
Nik ez dut ongi ulertzen zergatik kendu behar zaion hezurra, behin analisiak egin eta ongi baldin badago… hor badago kontraesan bat.
Orain dela aste pare bat sanidadeko albaitero bat egondu zen eta aitortzen zuen beraiek ere ez dakitela. Jende guzia galdu xamar dago. Batzutan telebistan jendea lasaitzeko edozein gauza erraten dute eta ez da segurua.