Fernando Etxegarai beratarrak irabazi zuen Euskadiko koxkor biltze Txapelketa, igande eguerdian, Leitzan. Etxegaraik 11 segundoko aldea atera zion Baliarraingo Eneko Garmendia txapeldunordeari, eta seigarren urtez jantzi zuen txapela. Hala ere, ez du ontzerik izan iazko marka, segundo bat gehiago behar izan baitzuen.
Sei kirolari lehiatu ziren Leitzako pilota plaza irekian: Alberto Ibañez (Araba), Alfonso Alvarez De Eulate (Bizkaia), Eneko Garmendia (Baliarrain, Gipuzkoa), Jon Larrañaga (Mendaro, Gipuzkoa), Fernando Etxegarai (Bera) eta Andoni Lasaga (Etxalar).
Kirolariek, bi ilaratan jaritako 50 koxkor saskiratu zituzten. Koxkorrak bata bertzearengatik 1,25 metrora kokatuak zeuden.
2009ko sailkapena
1. Fernando Etxegarai (Bera, Nafarroa): 06:19
2. Eneko Garmendia (Baliarrain, Gipuzkoa): 06:30
3. Alfonso Alvarez de Eulate (Araba): 06:38
4. Andoni Lasaga (Etxalar, Nafarroa): 06:53
5. Jon Larrañaga (Mendaro, Gipuzkoa): 06:59
Txinga eramaten, Miguel Angel Sukuntza Nafarroako txapeldun
Nafarroako txinga eramate txapelketa ere jokatu ze natzo Leitzan eta txapela ez zen herritik mugitu. Esku banatan 50 kiloko txingak zituela 19 plaza eta erdi egin zituen Miguel Angek Sukuntzak, iaz lortutako txapelari eutsiz. Martin Zenoz zigatarra izan zen bigarren, zortzi plaza eta erdiko markarekin eta Berriozarko Imanol Martin hirugarren, plaza bat gutxiagorekin.
EUSKADIKO GAZTE MAILAKO AIZKORA TXAPELKETA
Leitzan bertan jokatu zen Euskadiko Gazte Mailako Aizkora Txapelketa, eta lehia estua izan zuten lehian aritu ziren bi aizkolariek. Azkenean, lau segundoko aldeaz nagusitu zen Eneko Saralegi leitzarra, eta lehen esku hartzea zuenez, lehen aldiz jantzi zuen txapela.
Hiru aizkolari ziren aritzekoak, baina Eñaut Gallastegi ez zen agertu saiora. Hortaz, Eneko Saralegi nafarra eta Aritz Irazabal bizkaitarra lehiatu ziren . Aizkolari bakoitzak seina enbor ebaki zituzten: lau 45 ontzako eta bi kanaerdiko.
2009ko saikapena
1. Eneko Saralegi (Nafarroa): 16:53
2. Aritz Irazabal (Bizkaia): 16: 57