Txarutako pilotari gazteak nagusi Neguko Cajanavarra txapelketan

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Bortz finaletatik hiru irabazi egin zituzten

Otsailaren 10ean jokatu ziren Iruñeko La­brit pilotalekuan Negu­ko Cajanavarra pilota txa­pelketako finalak. Bertan, Txarutako pilotariak izan ziren protagonista: Bortz finaletatik lautan bazen Baz­tan-Malerrekako bikoteren bat eta horietatik hiru irabazi egin zituzten.
Ttikienetatik hasita, Txarutako Arretxea eta Madariagak 18 eta 16 irabazi zieten Altsasuko Zabaleta eta Galartzari. Hurrengo partidan, Txarutako Goñi eta Arregik 18 eta 12 irabazi zieten Huarteko Irurita eta Yoldiri. Iru­ñe­ko Etxeberria eta Ur­da­nizek 18 eta 15 iraba­zi zieten Txarutako Ur­ta­sun eta Ibarrari. Gazte mai­lakoa izan zen baztandarrik gabeko final ba­karra. Dena den, Le­kun­berrirekin ari den Oi­­natz Bengoetxea leitzarrak erakustaldi bi­kai­na eskaini zuen As­tizekin batera eta 18-4 irabazi zieten Altsa­su­ko Urrestarazu eta La­gos-eri. Bengoetxeak 16 urte bertzerik ez ditu, baina dagoeneko Ase­gar­cerekin entrenatzen ari da, Salvador Ber­gararen agindupean. Adituen ustez, etorkizun ederreko pilotaria da. Zartakoe indartsuak eta intentzio handikoak ematen ditu.
Handien kategorian, azkenik, Txarutako Jau­rena eta Huartek 22 eta 11 irabazi zieten Uharte Ara­kileko Errea eta Bere­gañari. Nahiko aisa gailendu ziren baztandarrak. Gibelean sendo aritu zen Huarte eta aitzinean Jaurenak ederki lagundu zuen eta ongi akitu zituen tantuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun