Euskal Herriko sokatira txapelketan sendo hasi dira Areso eta Beti Gazte

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

560 kiloko lehen saioan nagusi izan ziren aresoarrak eta bigarren lesakarrak

Otsailaren 10ean hasi zen Leioan (Bizkaia) Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa. 560 kiloko lehen saioan, gizonezkoetan, Areso izan zen onena, tiraldi guziak irabaziz. Nafarroako txapelketan Beti Gazteren menpe egon ziren, baina Euskal Herrikoa lortzen ahal dutela erakutsi zuten. Bigarren Beti Gazte izan zen. Lesaka-­rrek Aresorekin galdu zuten, baina gainerako tiraldiak irabazi egin zituzten, nahiz eta Leioako Eus­kal Kirol  Zaleake­kin lan dexente egin behar izan zuten. Hiru­ga­rren Abadiño izan zen, laugarrena Euskal Kirol Zaleak eta bosgarren Altamira-Gazteak. Az­ken postuan berdinduak gelditu ziren Torreko­landa eta Auzolan-Igel­do, bertze tiraldi guziak galdu ondotik, euren artekoan berdindu egin baitzuten.
Hemendik aitzinera, apirilaren 8a arte, asteburuero izanen da Eus­kal Herriko txapelketako saiorik. Joan den asteburuan 600 kiloko lehen tiraldiak egin dira. Otsailaren 24an, 560 kiloko bigarren saioa eginen da Arrigorriagan (Bizkaia) eta otsailaren 25ean 640ko lehendabizikoa Arronizen (Nafarroa). Martxoaren lehen asteburuan 600 kiloko bigarren saioak eginen dira Orozkon (Bizkaia) eta Betelun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun