Duela sei urte hautatu zen Herriko Etxeko gehiengoak zatiturik bururatzen du agintaldia eta zatiturik presentatuko da heldu diren hauteskundeetan. Gehiengoko kontseilari batzuek berex abiatzea deliberatu dute, auzapezak ezin izan du bertze zerrendarik muntatu eta oraingo kontseilari eta lehen axuant izan den Edouard Plat, Eusko Alderdi Jeltzaleko hautagaia izanen da kantonamenduko bozetan.
Auzapezaren bederatzi zerrendakidek deliberatu dute beren lista muntatzea konfiantza eskasa senditu zutelakoan azken sei urteetan Pierre Hirigoienen aldetik. Hunek ez du posible izan zerrenda berririk egitea eta nahiago izan du lehia utzi. 65 urterekin bilan baikorra egiten du bereziki diru mailan, bainan ez du gordetzen jeloskeria nagusitu dela azken aldian. Borondate txarreko jendea ikusteaz nardaturik, ez du bozkatzeko agindurik emanen, ez eta orain arte bere lagun izan direnen alde. Bertze bi lista ere presentatuko dira aski fite, bata Christine Bessonart-ena eta bertzea abertzaleena, Pierre Iturria buru behar lukena. Heldu den hilabetean xehetasun guziak emanen ditugu boz hauetaz. Bertzalde, martxoaren 11 eta 18an Iparraldean hameka kontseilari nagusi izendatuko dira, hauen artean Uztaritzeko kantonamendukoa. Hauta biziki zabala izanen da alde guziak banaturik presentatzen direlakotz.