Asteak joan, asteak etorri, Sarako Izarra errugbi taldearen emaitzak ez dira hobetzen, otsailaren 11n berriz ere galdu egin baitzuen, oraingoan Lit eta Mixeko taldearen kontra (13-15). Animaniako zelaian bildu 150 jarraitzaileen oihuak ez dira aski izan, eta bertze behin ere, Basurdeak pundurik gabe itzuli dira aldageletarat.
Partidu honen ondotik, saratarrak multxoko azken postuan ditugu. Hala ere, baikor izateko arrazoinik badugu, bigarren taldeak (bederen!) irabazi egin baitu 18 eta 10. Ondoko zoingehiagoka otsailaren 25ean jokatuko dute Pouillon-en kontra.