Pausuko Inazio trinketean Euskal Herriko pasaka txapelketako finala jokatu zen otsailaren 11n. Partida luzea eta gogorra izan zen, honen ondoren Baigorriko Ziburu eta Lakostek jantzi zuten txapela. Bainan kontrako saratar bikoteak hiru joko diferentzi utzi zieten bakarrik; 13 eta 10eko emaitzarekin finitu zen partida.
Joan den urtean ere Maittin Arrietak eta Jean Jacques Elizerik guttiz ez zuten irabazo xapelgoa (13-11 Hendaiaren alde). Euskal Herriko liga bukatu ondoan, orain Frantziako xapelgoa hasiko da, eta saratarrei ia erdi finaletarako txartela dute. Agian, martxoaren 4ean Baigorriko trinketean jokatuko den finalean sailkatuko dire eta txapela jantzi!