Sarako Izarra errugbi taldeak antolatu mus txapelketa iragan zen otsailaren 3an, Omordia gelan. Denetan berrogoi bikote baldin baziren musean aritzeko, 130 lagunendako afaria prestatu behar izan zuten Claude Etxeberrik, Ramuntxo Etxebestek eta Jeannot Mundutegik. Txapelketa nagusian Manex Bergara eta Antton Bidegainek irabazi zieten Martin Goienetxe eta Isabelle Lekuonari. Kontsolagarrien garaile Beñat Berruet eta Jean Mixel Saint Martin izan ziren, Jean Mixel Iratzoki eta Xabier Tapiaren kontra. Kontsolagarri ttikian Céline Guridi eta Christine Lisayouk nagusitu ziren Jamatit Ameztoi eta Pettan Elizalderi.
Herriko Etxeko edantegian Frantziako 39. mus txapelketaren kanporaketa bururatu da. Orain bortz bikotek txapelketa segituko dute kantonamenduko bertze taldeen kontra arituz. Hauek dira Sarako ordezkariak: Etxebarria anaiak, Pettan Elizalde eta Beñat Etxegarai, Manu Agerre eta Bruno Martin, Stéphane Agerre eta Marie Pierre Iribarren, Jean Behotegi eta Germain Larzabal.