Jean Aniotzbehere auzapezaren zerrenda baizik ez da aurkezten martxoko bozetan

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 7a

Bertzerik agertzen ez bada, 1977tik honat lehen aldia izanen da lista bakarrarekin

Herri eta kantonamenduko bozak martxoaren 11n (1. itzulia) eta 18an (2. itzulia beharrez) iraganen dira Ipar Euskal Herrian bezala Saran ere. Herriko hauteskundeen kasuan, lerro hauek idaztean zerrenda bat baizik ez da aurkezten, Jean Aniotz­behere auzapezarena: Be­­rekin bat, Odile Ayez, Eli­sabeth Azkarraga, Jo­­set Etxegarai, Bittori Etxe­berri, Chantal Ga­rat, Tito Gorozureta, Mar­tin Goienetxe, Xan Ha­rriague, Jean Baptiste Indart, Patrick Iribarren, Phi­lippe Ivandeckis, Mi­­chel Libier, Annie Lon­­daitz, Jean Louis Or­­doki, Hervé Soriano, Jea­nnot Uhart, Jean Yves Zunda eta Xabier Zunda.
Herriko kontseilariak sei urtetarik hautatzen dira, eta bertze zerrendarik aurkeztuko ez balitz, 1977tuk hunat, lehen aldiz litzateke lista bakarra presentatzen dela Saran.
Kantonamenduko bozak aldiz, 7 urtetarik egiten dira eta hor aise hautu gehiago izanen dugu. Alabainan, karia hortan alderdiak mugitzen hasiak dira eta bilkura publikoak antolatzen dituzte Saran ere. Hala nola, Panpi Dira­ssar, Ezpeletako kantonamenduko Abertzale­en Batasunak duen hautagaiak otsailaren 26an, astelehenez, arratsaldeko 6etan, Denen Etxeko lehen estaian aurkeztuko dauku bere proiektua. Egun berean, bainan arratseko 9etan Peio Labeguerieren aldi izanen da bere zerrendaren xedeen erakustea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun