Elgorriagako Udalak Herriko Ostatua hartzeko lehiaketa deialdia egin du. Ostatua urte baterako emanen da eta epe hori luzatzeko aukera izanen du hartzaileak. Behin behineko fidantza 50.000 pezetakoa da eta ostatua hartzen duenak 150.000 pezetako fidantza ordaindu beharko du. Gainera, hilabetero 20.000 pezeta ordaindu beharko ditu guttienez ostalari berriak (gehi BEZa). Eskaintza ekonomikoaz gain, lehiaketan parte hartzen dutenek beraien ustez egokiak izaten ahal diren iradokizunak aurkezten ahal dituzte, udalak aztertu eta ostatua ematerakoan kontuan hartzeko.
Proposamenak Elgorriagako udal bulegoetan aurkezteko epea martxoaren 5ean goizeko 11etan akituko da. Eskaintzak martxoaren 12an, arratseko 8etan zabalduko dira leku berean.