‘Udaberri Gazte’ Natur Kirol kanpaina eskualdean

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Datorren udaberrirako Baztan, Bertiza­rana, Malerreka eta Bortziriak eskualdetan natur kirolak egiteko aukera zabala izanen da. Bidasoa Kultur Zerbitzuak (BKZ), eskualdeko hainbat udal, kirol, kultur eta guraso elkarte, eskola eta bertze taldeekin batera kanpaina bultzatzeko asmoa du.
Abenturako natur ekin­tza hauek udaberriko sei igande arratsaldetan burutuko dira eta adinei dagokionez, bi igande 8-13 urteko umeentzat zuzenduak izanen dira eta bertze lau igande ha­malautik goi­ti­ko­entzat. Aktibi­da­deak ere ezberdinak izanen dira, batzuk lasaiak eta bertzeak «adrenalina piztu nahi dunenetzat arras egokiak».
Helburua giro euskaldun batean eskualdeko gazteei aukera zabala eskeintzea da, harremanak estutuz eta gure inguruan ditugun natur baliabideak hobekixeago ezagutuz eta gozatuz. Informazio gehiago nahi izanez gero BKZra deitu (948 592322 telefonoan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun