Arbolaren Eguna ospatu zuten eskolako haurrek

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Otsailaren 7an izan zen Arbolaren Egu­na Etxalarren. Lan­da­gain eskolako haur guziak goizeko 9etan elkartu ziren, Axeri Lepora joateko. Le­hen Hezkuntzakoak oinez joan baziren ere, Haur Hezkun­tza­koak gurasoen kotxeetan hurbildu ziren bertarat. Aur­tengoan, lizarrak eta pagoak landatu zituzten; guzira 46. Haur bakoitzak bat. Egin zuten lana ez zen nolanahikoa izan: zuloak egin, zurtoiak paratu, ingurua garbitu, etab. Hau dena udalaren laguntzarekin egin zuten, eta lana eskertzeko hamaiketako ederra eskaini zien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun