Mari Jose GARMENDIA Kazetaria ELIZONDO

ttipi-ttapa 2009ko ira. 7a, 13:28

Telenavarra eta Radio Euskadirako ari zara lanean. Telebista edo irratia nahiago?
Telebistan arras gustora ari naiz eta irratian oraindik gustorago. Biak desberdinak dira.
Elkarrizketak, euskaraz edo gazteleraz errexago?
Bietan nahiko ongi moldatzen naiz. Orai, idatzi lehenik erdaraz egiten dut.
Telebistako saiorik gustokoena?
Telebista ez dut sobera maite. Dena den, «Sorgiñen laratza» gustatzen zait eta gero, «Teleberri».
Eta gorrotagarriena?
Maria Teresa Camposen programa arras kutrea iruditzen zait.
Irratiko ahotsik onena?
Radio Euskadi da gehien aditzen dudana eta Almudena Cacho gustatzen zait. Xorroxin eta Baztango Cope ere aditzen dut, lanarengatik.
Zeineri eginen zenioke gustora elkarrizketa bat?
Edozeineri, ez dit ilusio berezirik egiten pertsonai famatu bat elkarrizketatzea. Iñautetan hartza eta joaldun izandako Arizkun eta Iturengo adineko batzuei egindako elkarrizketa gustatu zitzaidan.
Iñauteak aipatu dituzunez, lanerako edo besta egiteko?
Besta egiteko. Normalean astelehenean lana izaten dugu, baina asteartean libratzen saiatzen gara, baita lortu ere.
Aurtengo mozorroa prest?
Bai, baina ez zait batere gustatzen. Brasileñoz aterako gara.
Bestondorako sendabiderik onena?
Goizean Coca-Cola edan edo yogurt bat jan… eta biharamonera esperatu.
Baztandarra izaki, ttuku-ttukua al zara?
Ez, ez dut uste. Gustatuko litzaidake gehixeago izatea, baina ez dut batere maliziarik.
Zer da errexago, zuk galderak prestatzea edo, orain bezala, erantzutea?
Horrelako galderak erantzutea errexa da, seguraski prestatzea zailagoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!