Zubitako mozorro zakil erakusle horri

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a



Ttiki ttikitik bizi izan ditut inauteak nere Ittunan, ttiki ttikitik ezagutu ditut nere herriko atarian zubitarrak urtero erakusten duten ipurdia eta goatze zahar gainean larru joka ari ziren mozorro hoiek.
Gaur arte ohiturazko zerbait izan da, normala, ikuskizunaren bertze zati bat. Gaur ordea, (astelehena zubitarrak etorri diren eguna) gaizki sentitu naiz, nazkatua eta barrena sutan jarri zait. Hantxen nengoen ni mozorratua, denen tartean, eta hantxe ikusi zaitut zu bortzatzaile iguingarri baten papera egiten, baina pasatu zara eta hori jakinerazi nahi dizut. Inauterietan bakoitzak nahi duena egiten ahal du baina behinerez norbaiten gogoaren kontra; zuk azpian hartu duzun neska horrek negar egin du, eta karresi, eta gaizki pasa du, eta, aski da! Bortxaketa hori ez da graziosoa izan!
Jendeak inauterietan mozorratzen garenean barrenean «ezkutuan» duguna ateratzen omen dugu; hori hola bada, eta nik uste gehienetan horrela dela, zu hagitz arriskutsua zara.
Nonbait beharra makalan zaude, hori erakutsi duzu gaur eta zera erran nahi nizuke, emaiozu zure zakil errabitsu horreri behar duena, urte bat osoa daukazu aintzinean horretarako, eta heldu den urtean lasaiago ibiliko gara zu zabiltzan inguruan eta gehien bat neskak.
Hobeki zaude Roldan edo Fidel Castroren papera egiten, horrela sikiera ez zaizu nabaritzen urte guztian barrena eramaten duzun mozorro gaizto hori.

Inauteak matte eta bizi dituen neska ittundar bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun