Hamabortz urte pasa dire nere lehenbiziko nomina “Caja de Ahorros de Navarra” n jarri nuenetik, inozoki uste bainuen CAN nafarroako gizartearen zerbitzura zegoela.
Hamabortz urtez diru transakzio guziek zuk zuzentzen duzun kutxan egin ditut, gaur arte.
Duela zortzi eta lau urte bezalaxe, zu gana zuzenten natzaizu eskaera bera egiteko, hau da; kutxak eta bezero honek elkarrekin ditugun hartuemanak eskuaraz izen daitzin nahi dudala. Alde batetik, uste dut bezero naizen einean eskubide hoi daukadala eta bertzetik CAN entitate publiko eta nafarra denez behartue dagoela gurea den hizkuntza normaltasunez erabiltzera.
Bezero honek leialtasune eta errespetue erakutsi datzue, trukean begirune eta errespetu eza eskuratu ditu, zintzotasunaren truk arrokerie eta iraina, .............- tolerantzia erakutsi dudala ertera ez naiz ausartzen, birtute hoi kutxa honen presidentearena eta bere ingurukoen ondarea baita -.
Kutxak bezeroen iradokizunendako jarrita dauken buzoia, marketin hutse dela ikesi dut.
Azken boladan karrikaratutako berriek erakutsi daute kutxako zenbait etekin, bertze diru publikoekin batera 1.000.000.000 pzta-, helebitasunaren gaitza sendatzeko ibiliko dela. Bertzalde ulergarria da CAN-ek eskuara gehiago ez erabiltzea, gaitz kutsekorra bihurtzen ari baite.
Akitzeko, erran behar dut Elizondoko bulegoko langileek, beti zuzen eta begirunez tratatu nautela , enpresaren maltzurkeria beraiek konponduz aunitzetan.
Bertze aukerarik uzten ez datazunez, jakinarazten datzut kutxa utziko dudala, ez baitut zuen maltzurkeriaren konplize bihurtu nahi. Saiatuko naiz errespetuz tratatuko nauten bertze kutxa bat biletzen, azken finean errespetu kontue baite dena.
Mikel Iriarte Antxorena