Balorazio hagitz onikan ezin dugu egin, aurtengoan ez baitugu suerterik izan. Inguru herri honetako gehienek ere hagitz gutti jaso dute, Baztan ez gainerakoak eta guk deus ere ez. Programa honetatik kanpo ere baditugu bertze proiektu batzuk eta horrek ez digu lagundu. Gobernuari aunitz eskatua genion, eta aitzineko planean aunitz lortua ere bai. Hori hartu dute kontuan balorazioa egiterakoan eta puntuazioa jautsi egin digu. Teknikoki puntuaziorik altuena eman digute, hamarra, eta horregatik sartuko ginen ilusioa bagenuen. Baina Lesakako egoera nahiko ona dela erran digute eta egoten ahal garela oraindik pixko bat karrikak asfaltatu gabe edo oraingo argiekin. Plan honetatik kanpo gelditu gara, baina Gobernuak baditu plan gehiago eta horietan zerbait lortzen saiatuko gara. Herrien arteko konpetentzia gero eta handiagoa da plan hauetan sartzeko. Alkate eta zinegotziek gero eta esperientzia handiagoa dugu Nafarroako Gobernuarekiko tratuan, baina hori alde guzietan. ongi erabiliz gero, izaten ahal den sistemarik justuena da banaketa modu hau.